Katalogoa / OPACa
Elgetako Liburutegiko bildumako dokumentuei buruzko kontsultak egiteko Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko katalogo kolektiboa erabili dezakezu:
Bilaketa bibliotekako bilduman soilik egin nahi bada, ez ahaztu, zerrenda horretan Elgeta aukeratu behar dela:
Katalogoan bilaketak irizpide desberdinen arabera egin ditzakezu: titulua, idazlea, argitalpen urtea, hizkuntza, gaia, etab.
Dokuementuei buruzko kontsultak egiteaz gain, OPACaren bidez beste hainbat eragiketa ere egin ditzakezu: zure maieguen egoera kontsultatu, luzapenak egin, dokumentuak erreserbatu, etab. Horretarako, erabiltzaile bezala identifikatzeko datuak sartu beharko dituzu, erabiltzaile zenbakia eta pasahitza:
Pasahitza ezagutzen ez baduzu liburutegian eskatu.
Nahiago izanez gero, liburutegira etor zaitezke eta bertako arduradunak lagunduko dizu katalogoa eta OPAC ezagutu, zalantzak uxatu eta erabilerak aukerak aztertzen.