Elgetako liburutegia

Zugandik hurbil!

Bilduma

Gure liburutegiko bilduma era desberdinetako dokumentuz osatuta dagoen arren, egun, portzentai handiena liburuek (haur liburuak, eleberriak, erreferentzia lanak, materia desberdinetako lanak, etab.) osatzen dute.

Dena den, kontuan izan behar da fisikoki liburutegian eskuragarri dauden materialez gain liburutegiak beste iturri batzutako edukiak ere erabiltzaileentzat eskuragarri dituela. Alde batetik, eduki digitalen bilduma zabala eskaintzen du e-liburutegia eta e-film plataformen bidez. Eta bestetik, liburutegi arteko maileguaren bidez, Euskadiko Irakurketa Sare Publikoko partaide diren beste liburutegien bilduman erabilgarri dauden materialak ere bertan jasotzeko aukera dago.

Liburutegiko bilduma arau zehatzen arabera antolatzen da. Liburu bildumaren sailkapen orokorra honako hau da:

Txaplatak

Informazio hori, dokumentuek itsatsita duten pegatina batean adierazten da, txaplatan.

Txaplatak 2

Liburutegiko bildumako dokumentuen KATALOGOA kontsulta dezakezue dokuementuen ezaugarriak eta egoera ezagutzeko.

Azken aldaketako data:

Jarraitu gaitzazu

Sare sozialetan