Elgetako liburutegia

Zugandik hurbil!

Zerbitzuak

Erabiltzaileen beharrei erantzun asmoz liburutegiak hainbat zerbitzu eskaintzen ditu.

Liburutegian dauden ale guztiak kontsultatu ditzakezu bertan. Horretarako, eremu egokia eta lasai aurkituko duzu liburutegian. Gainera, gehienak etxera maileguan eramateko aukera ere badaukazu.

Irakurketa - kontsulta

Maileguan hartu daitezkeen dokumentuen kopurua eta epeak:

  • Mailegu pertsonala
      • 3 liburu (21 egun)
      • 1 DVD (7 egun)
      • 1 aldizkari (7 egun)
      • 1 CD (7 egun)
  • Mailegu kolektiboa: elkarte edota taldeentzako mailegua da
      • 10 liburu (30 egun)
      • 2 DVD (14 egun)
      • 2 aldizkari (14 egun)
      • 2 CD (14 egun)
  • Liburutegi arteko mailegua (LAM): gure liburutegian ez ditugun dokumentuak erabilgarri dauden bestelako liburutegietan eskatu ditzakegu
    • 3 eskaera aldiko (3 aste)
  • Mailegu digitala (e-liburutegia)
      • 4 liburu (21 egun)
      • 2 film

Maileguen luzapena egin ahal izango da, dokumentuok erreserbarik ez badaukate. Berriztapena, liburutegira etorrita, gurekin harremanetan jarrita edo OPACaren bidez egin daiteke. LAM bidez ekarritako dokumentuetan luzapena egiteko aukera kasu bakoitzean aztertu beharko da.

Mailegu-mugimendu arauak

  • Zerbitzu hau erabili ahal izateko nahitaezkoa da liburutegiko txartelaren jabea izatea, Elgetako liburutegikoa edo Euskadiko Irakurketa Sare Publiko barnean dauden liburutegietakoren batekoa.
  • Mailegua pertsonala da, hau da, mailegu-txartelaren jabeari egiten zaio eta ez beste lagun edota senitartekoei. Liburuaren itzulketa berriz, hartzaileak berak aukera ez izatekotan, beste lagun baten bidez egin liteke.
  • Dokumentu gehienak dira mailegagarriak, ala ez den kasuetan dokumentuetan bertan zehaztuko da. Etxerako mailegurik ez duten docukementuak:

- Erreferentziazko lanak

- Azken hilabeteko aldizkarien aleak

- Interes historiko edo bibliografikoa duten obrak, ez eta beren ezaugarri tekniko edo fisikoak direla-eta zaintza berezia behar dutenak ere

  • Liburuak dokumentuan adierazitako epea baino beranduago itzultzen badira, hartzaileak atzerapen egun bakoitzeko beste egun bateko ezgaikuntza-zigorra jasoko du (hau da, ezin izango duela dokumenturik atera beste horrenbesteko denboraz).
  • Dokumentuak itzultzeko epea amaitu ondoren ez badira itzuli, idatzi bat bidaliko da eramandako dokumentuak itzultzeko eskatuz eta itzuli ezean irakurle gisa behin-behineko baja emango zaiola ohartaraziko zaio, hau da, ezin izango du liburutegia erabili dokumentuak itzuli arte.
  • Ez bada dokumentua itzultzen, betiko baja emango zaio eta udalak erabakitako ekintzak abiaraziko dira dokumentu horiek itzul daitezen.
  • Dokumentua galdu edo apurtuz gero, hartzaileak berria erosi beharko du. Dokumentu bera lortzea ezinezkoa izango balitz liburutegiko arduradunak zehaztuko lioke ezaugarri antzerakoak dituen beste zein dokumentu erosi behar duen.

Erreserbak

  • Erabiltzaile bakoitzak bi dokumentu erreserbatu ahal izango ditu aldi berean.
  • Liburutegiak adostutako bidea erabilita emango dio abisua erabiltzaileari erreserbatutako dokumentua erabilgarri aurkitzean.
  • Abisua jaso ondoren irakurleak 3 eguneko epea izango du gehienik jota liburua jasotzeko. Epe horretatik kanpo, liburua erreserba zerrendako hurrengo irakurleari egokituko zaio eta inor ez balego, beste erabiltzaileentzat eskuragarri jarriko da.
  • OPAC erabilita erreserbak internet bidez egin daitezke.
  • E-liburutegian ere bi liburu erreserbatzeko aukera du erabiltzaile bakoitzak. Jakinarazpena emailez bidaltzen da.

  Liburutegian interneteko konexioa daukaten hiru ordenagailu daude erabilgarri. Wiffi bidez interneten nabigatzeko aukera ere irekia da. Horrez gain, norbere gailuak (ordenagailu eramangarria, mugikorra, tableta, etab.) argindarrera konektatzeko hainbat puntu daude.

  Bigarren solairuan, erabilera anitzeko gelan KzGunea(leiho berri batean irekitzen da) dago eta liburutegiaren ordutegi bera dauka. Bertan, bi ordenagailu daude KzGuneko erabiltzaileek nabigatu dezaten. KzGuneko arduraduna noiz behinka etortzen da aurrez aurreko arreta eskaintzera. Bertan ikastaroak ere antolatzen dira. Interesa edukiz gero, ikastaro proposamenak bideratu ditzazkezu liburutegian.

---------------------------------------------

-LIBURUTEGIKO ORDENAGAILUEN ERABILERA ARAUTEGIA-

Orokorrak

  • Liburutegiko bazkide izatea ezinbestekoa da.
  • Ordenagailuak 14 urtetik gorakoek erabili ahal izango dituzte.
    • Adin honetatik behera DBHko ikasleek eskolako jardunerako erabili ahal izango dituzte ordenagailuak
    • 12 urtetik beherakoek heldu baten zaintzapean erabili ahal izango dituzte ordenagailuak
  • Ordenagailuak erabiltzeko berauen erabilpenari buruzko oinarrizko jakintza izan beharko da. Gogoratu liburutegiko langileak ez direla informatikariak eta ez daukatela laguntza teknikorik emateko derrigorrik.
  • Ordenagailu bakoitzean soilik pertsona bat egon daiteke. Bi pertsona egon behar izanez gero liburutegiko arduradunari eskatu beharko zaio baimena.
  • Saioa 30 minutukoa izango da. Denbora hau luzatu ahal izango da inor zain ez badago.
  • Lanerako edo informazioa bilatzeko behar duenak izango du ordenagailuak erabiltzeko lehentasuna.
  • Debekatuta dago eduki homofobo, sexista, arrazista edo pornografikoa duten orrialdeak bisitatzea. Ordenagailuek filtroak izango dituzte ahal den neurrian hori eragozteko.
  • Erabilpena eska­tzen duenak arduratu beharko du ordenagailua zain­tzeaz eta behar bezala erabil­tzeaz. Ezin izango du manipulatu, ezta kanpoko programarik instalatu ere.
  • Ordenagailuaren soinua erabil­tzeko bakoi­tzak bere entzun­gailuak erabili beharko ditu.
  • Erabilera ukatu ahal izango zaio liburutegiko nahiz ordenagailuetako arauak betetzen ez dituenari eta baita jarrera desegokia daukanari ere.
  • Ordenagailuen zerbitzua liburutegiaren itxiera baino 5 minutu lehenago amaituko da.

Liburutegiko bilduma edota zerbitzuei buruzko azalpenak eta informazioa eskaintzeaz gain, liburutegiko pertsonala erabiltzaileen kontsultak, ahalik eta modu eraginkorrenean erantzun edota bideratzen saiatuko da. Liburutegira bertara etorrita, telefonoz, Whatsapp edo Telegram bidez edota e-postaz egin ditzakezu zure kontsultak.

Horrez gain, sarean Galdetu liburutegiek erantzungo dute zerbitzua erabil dezakezu zalantza edota informazio beharrak asetzeko.


Galdetu, liburutegiek erantzungo dute, Internet bidez galderei edo informazio eskakizunei erantzuteko zerbitzua da.

Elgetako Liburutegiko bildumako dokumentuei buruzko kontsultak egiteko Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko katalogo kolektiboa erabili dezakezu:

ELSN OPAC

Bilaketa bibliotekako bilduman soilik egin nahi bada, ez ahaztu, zerrenda horretan Elgeta aukeratu behar dela:

OPAC Elgeta

Katalogoan bilaketak irizpide desberdinen arabera egin ditzakezu: titulua, idazlea, argitalpen urtea, hizkuntza, gaia, etab.

Dokuementuei buruzko kontsultak egiteaz gain, OPACaren bidez beste hainbat eragiketa ere egin ditzakezu: zure maieguen egoera kontsultatu, luzapenak egin, dokumentuak erreserbatu, etab. Horretarako, erabiltzaile bezala identifikatzeko datuak sartu beharko dituzu, erabiltzaile zenbakia eta pasahitza:

OPAC erabiltzaileakPasahitza ezagutzen ez baduzu liburutegian eskatu.

OPACa erabiltzeko eskuliburua (leiho berri batean irekitzen da)

Nahiago izanez gero, liburutegira etor zaitezke eta bertako arduradunak lagunduko dizu katalogoa eta OPAC ezagutu, zalantzak uxatu eta erabilera aukerak aztertzen.

Jarraitu gaitzazu

Sare sozialetan