Elgetako liburutegia

Zugandik hurbil!

Ipuinen ordua, bilera irekia

Argitalpen-data: 

Ipuinen ordua

Ipuinen ordua egitasmoari buruz jarduteko batzeko proposamena luzatzen dizuegu liburutegitik interesa duzuen denoi.

Dinamikaren orain arteko balorazio orokorra egiteaz gain, saioaren helburua datorren urtetik aurrera egitasmoak izango duen dinamika bideratzea da. Dinamika honen oinarria kontalari boluntarioak direla kontuan izanda, boluntario kopuruaren eta beraien aukeren arabera finkatuko da datozen hilabeteetarako funtzionamendua.

Kontuan izan, boluntario gehiago batuz gero, saio gehiago izango dituztela herriko gaztetxoek, beraz, parte-hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Ipuinen ordua bilera deialdia

Jarraitu gaitzazu

Sare sozialetan